207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, Baztango guraso elkarteek sustatutako kultur jarduerak egiteko 2018ko diru-laguntzena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 418178.

Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2018ko irailaren 21ean egin bilkuran.

Lehena.–Onuradunak.

Diru-laguntza eskatu ahalko dute deialdi honen kargura, Baztanen helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituzten guraso elkarteek, baldin eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, eta diru-laguntzaren xede diren ekitaldi ekonomikoetan ere, ondoko baldintzak betetzen badituzte:

–Haien estatutuetan ezarritakoaren arabera, jarduerak gauzatzea kulturaren alorrean.

–Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea. Estatutuen kopia aurkeztu beharko da.

–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak izatea.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen helburua da Baztanen egoitza soziala duten guraso elkarteei diru-laguntza bat ematea, guraso elkarte horien bidez hezkuntzako eta kulturako jarduerak programatu eta antolatzen laguntzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus/ayuntamiento/zerbitzuak/kultura-zerbitzua/diru.laguntzak/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira: 6.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak, behar bezala beteta, Baztango Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte) edo edozein erregistro ofizialetan, 20 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Baztanen, 2018ko irailaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1812112