207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Egoitza elektronikoaren sorrera

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, Alkatetzaren 2018ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez, ondoko hau ebatzi da:

1. Artaxoako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.artajona.net/eu/. Artaxoako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Artaxoako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Artaxoako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2018ko urriaren 15ean.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1812425