207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1001E/2018 FORU AGINDUA, urriaren 10ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, M.ª Isabel Álava Casado andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Anestesia eta Konorteratzeko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako, bete gabe deklaratu den merezimendu-lehiaketaren ondorioz.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere lanpostu horien deialdi publikoa egin arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 502E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Tuterako Osasun Barrutiko Anestesia eta Konorteratzeko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua betetzeko bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 23ko 642E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia bete gabe deklaratu zen.

Kontuan harturik aurrekoa eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 6. oinarrian ezarritakoa, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari kudeatzaileak, 2018ko irailaren 21ean, proposatu zuen M.ª Isabel Álava Casado andrea Tuterako Osasun Barrutiko Anestesia eta Konorteratzeko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du gehienez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. M.ª Isabel Álava Casado andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Tuterako Osasun Barrutiko Anestesia eta Konorteratzeko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen ere lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazten zaionetik hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Kudeatzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 10ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1812357