207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

99/2018 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Purificación Martínez Gil andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Kontratazio Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Purificación Martínez Gil andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Kontratazio Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urriaren 15ean.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1812377