206. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Ondasun higiezina enkante publikoan besterentzea

Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako Ordezkaritza Bereziaren ebazpena, iragartzen duena Estatuko Administrazio Orokorraren jabetzako ondasun higiezin bat besterentzeko enkante publikoa eginen dela, eta aldi berean gutun-azal itxian eskaintzak aurkeztea onartuko dela.

Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari bereziak erabakita, onetsi da ondotik deskribatzen den ondasun higiezina enkante publikoan besterentzeko deialdia. Ekitaldia 2018ko azaroaren 21ean eginen da, goizeko hamarretan, Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako Ordezkaritza Bereziaren egoitzan (Iruñeko Yanguas y Miranda, 31), zortzigarren solairuko bilkura aretoan.

Hiri finka. P.3.2 lurzatia. Juspoyo-Murchanteko Ubidea Jarduketa Unitatea Birzatitzeko Proiektuak eragindako orube eraikigarria. Mila eta hamalau metro eta berrogei dezimetro koadroko azalera du guztira. Azalera horretatik, bostehun eta laurogeita bi metro eta berrogei dezimetro koadro lorategi pribaturako erabiliko dira, eta gainerakoa, hau da, laurehun eta hogeita hamabi metro koadro, eraikinak hartzen ahalko du. Sotoa, beheko solairua, lehen solairua eta atikoa eraikitzen ahalko dira, hirigintzako planeamenduan adierazitako baldintza eta aprobetxamenduekin; gehienez ere sei etxebizitzatan banatzen ahalko da, horietako bost libreak eta bat babes ofizialekoa.

Mugakideak hauek dira: iparraldean, ZV3 lurzatia; hegoaldean, V8 bidea; ekialdean, V10 bidea eta mendebaldean, P.3.1. lurzatia.

Tuterako 1. jabetza-erregistroan inskribaturik dago, Murchanteko 7903. finka, 3235. liburukia, 110. liburua, 222. orria, 1. inskripzioa. Katastroko erreferentzia: 3. poligonoa; 1906., 2231., 2232., 2233., 2234. eta 2235. lurzatiak. Enkantearen ondorioetarako, tasazioaren prezioa 99.000,00 eurokoa da. Eratu beharreko fidantzaren zenbatekoa 4.950,00 eurokoa da.

Enkanterako baldintzen orria Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako Ordezkaritzako Ondare Zerbitzuan kontsultatzen ahalko da, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 31n, 7. solairuan.

Iruñean, 2018ko urriaren 3an.–Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkaria (ord.), Laura Lebantini Martínez.

Iragarkiaren kodea: E1812192