206. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldizkako zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea-2018ko bigarren seihilekoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2018ko azaroaren 16an amaitzen dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2018ko bigarren seihilekoko likidazioei dagozkien kuotak, Espaloian barnako Pasabideen eta Bide Publikoaren Okupazioaren tasak eta Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko Zergaren 2018. urteko likidazioaren bigarren zatikapenari dagozkion kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Banco de Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Popular, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco de Sabadell. Halaber, ordainketa Interneten ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es).

Halaber, Udaleko Diruzaintzan ere (Merkatuko kalea, 7-9, 2.a) egiten ahalko dira ordainketak, 08:30etik 14:30era.

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Landa- eta Hiri-lurren gaineko Zergaren 2018. urteko likidazioaren kontra, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, Hilabete Bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi Hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora Jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2018ko urriaren 9an.–Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria, Gerardo Hurtado Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1812460