206. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

242/2018 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez jakinarazten da onartu dela Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abstentzioa, eta kontseilariak bere gain hartzen dituela eskumenak, Iruñerriko Mankomunitatearen Noaingo (Elortzibar) hondakinak tratatzeko zentrorako baimena emateko prozedurari dagokionez.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva García Balaguerrrek adierazi dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari abstenitu nahi duela Noaingo (Elortzibar) hondakinak tratatzeko zentroarekin lotutako espedienteari dagokionez, udal horretako herri batean bizi delako, eta orain gutxi arte herri hartako kontzejukidea izan delako.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ezartzen du administrazioetako agintari edo langileak, aipaturiko egoeretakoren batean daudenean, prozedura administratiboetan esku hartzetik abstenituko direla, eta hierarkian gorago dagoenari adieraziko diotela, honek era egokian konpon dezan.

Aipatu artikuluak ezartzen du abstentziorako arrazoien artean dagoela interes pertsonala izatea tratatzen den gaian, edo horretan eragina eduki dezakeen beste batean.

Aipatu araudiari eta adierazitako arrazoiei jaramon eginez, uste izan da bidezkoa dela Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak egin duen abstentzio eskaera onartzea espediente horretarako, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 10. artikuluak ezartzen duenarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 38. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, eskumena bere gain hartzea hala eskatzen duten tramiteetarako, baita Noaingo (Elortzibar) hondakinak tratatzeko zentroa abian jartzeko administrazio prozedura ebazteko ere.

Urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 23. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abstentzioa onartzea, Noaingo (Elortzibar) hondakinak tratatzeko zentrorako baimena emateko administrazio prozeduraren tramitazioan.

2.–Eskumena nire gain hartzea hala eskatzen duten tramiteetarako, Noaingo (Elortzibar) hondakinak tratatzeko zentroa abian jartzeko emateko administrazio prozeduraren tramitazioan.

3.–Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4.–Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.–Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 10. 2 artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, foru agindu honetan onesten den eskumena nire gain hartze honen aurka ezin daiteke errekurtsorik jarri, aurkaratzen ahal bada ere, prozeduraren ebazpenaren aurka jar litekeenean, hala badagokio.

Iruñean, 2018ko urriaren 2an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1812233