2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Udaltzainburua izendatzea
Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 23. eta 26. artikuluek diotenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen da, eta alkateari edo toki entitateko buruari dagokio hura izendatu eta kargutik kentzea.
Horrenbestez, dituen eskudantziak erabiliz, Alkatetza honek
EBATZI DU:
1. Pablo Fermín Salvatierra Beorlegui Lizarrako Udaltzainburu izendatzea, behin-behineko langileen araubidearekin. Indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, eta indarrean den udal aurrekontuan postu horretarako jasotako ordainsariak.
2. Izendapenak 2018ko urriaren 1etik aitzina izanen du eragina eta nire agintaldiaren bukaera egunera arte, non tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez den.
3. Kargua zuzenean Alkatetzaren mende egonen da.
4. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen bilkura arruntean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2018ko irailaren 25ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.
Iragarkiaren kodea: L1812036