1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
769/2018 EBAZPENA, urriaren 15 ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Cadreitako ur hornidura, Moranteko urtegitik biltegi nagusira zuzenean doan hodi berriaren bidez” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak ekainaren 4an emandako 312/2018 Ebazpenaren bidez, Cadreitako Udalak eskatutako lankidetza araubidea onartu zen, eta jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, abuztuaren 16ko 580/2018 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, baita hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari ere.
Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. “Cadreitako ur hornidura, Moranteko urtegitik biltegi nagusira zuzenean doan hodi berriaren bidez” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Alesbesko Udaleko alkate-udalburuari dei egitea, 2018ko azaroaren 6an herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
3. Estrella Lamadrid Morón andrea eta Pedro Gracia Araiz jauna izendatzea Administrazioaren ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan bietako edozeinek.
4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak Administrazioko peritu izendatzea.
5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cadreitako eta Alesbesko udaletxeetako iragarki tauletan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
6. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
Iruñean, 2018ko urriaren 15ean.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
ERANSKINA Aktak egiteko tokia: Alesbesko Udala. Eguna: 2018ko azaroaren 6a. |
HITZORDUA | TITULARRA | POLIGONOA | LURZATIA | UDAL-MUGARTEA |
10:30 | Agustín Crisanto Arana Bretos jauna | Sol, 2, 31330 Alesbes | 8 | 27 | Alesbes |
Iragarkiaren kodea: F1812349