204. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 3an hartua, zeinaren bidez foru intereseko inbertsio deklaratzen baita Gelagri Ibérica SLk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua.

Gelagri Ibérica SLk, 2018ko uztailaren 2an, eskatu zuen foru intereseko deklara zedila Milagron (Nafarroa) dituen instalazioak handitzeko inbertsio proiektua.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Foru intereseko inbertsio deklaratzea Gelagri Ibérica SLk sustatu duen inbertsio proiektua, Tuteran dituen instalazioak handitzekoa, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori). Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau igortzea Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Gelagri Ibérica SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urriaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1812153