2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean
Azkoiengo Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Azkoiengo Udalaren balorazio txostenaren berrikuspena egitea eta horretarako lanak Trabajos Catastrales SAUri esleitzea.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da Azkoiengo Udaleko Katastro Alorrean, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.
Azkoienen, 2018ko urriaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1812033