204. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2016 eta 2017ko superabitaren aplikazioa eta 2018ko aurrekontuaren aldaketak, ezohiko kredituen eta diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez.
Behin betiko onespena. Bigarren aplikazioa

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hemezortziko irailaren 6an egindako bilkuran hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira 2016 eta 2017ko superabitaren eta 2018ko aurrekontuaren aldaketen erabilera, ezohiko kredituen eta diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez. 2. aplikazioa, xehetasun hauekin bat:

1.–2017/12/31n erabili gabe zegoen 2016ko aurrekontuaren superabita –2.340.872,75 euro– eta 2017ko aurrekontuaren superabita –3.188,33 euro– zorpetze garbia murrizteko erabiltzea, guztira 2.344.061,08 euroan. Murrizketa hori gauzatuko da 20/91300 Finantza entitateen epe luzeko maileguak izeneko diru-sarreren partidan jasotako epe luzerako mailegua –Udal-aurrekontuetan 8.816.000 euroko kopuruaz aurreikusia– ez kontratatzearen bidez. Superabitaren jomuga hori onestea lehentasunezkoa da eta edozein IFS inbertsio baino lehenago egin behar da.

2.–2017ko aurrekontua likidatzetik sortutako aurrekontu-superabitaren 2.353.395,99 euro erabiltzea, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Legearen 32. artikulua betez, eta aipatu kopuruarekin bat ezohiko kreditu bat onestea 21/21100/226990 partidan 2018ko aurrekontuan, 2017/12/31ra bitarte montepioen balorazioan izandako irizpide-ezberdintasunak ekar lezakeen okerreko diru-sarreren itzulketa gain hartzeko. Superabitaren jomuga hori onestea lehentasunezkoa da eta edozein IFS inbertsio baino lehenago egin behar da.

3.–Finantzaz bezainbatean jasangarriak diren honako inbertsio hauek onestea, Udalaren aurrekontuetan egindako aurrekontuko aldaketen bidez, gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinekin finantzatuak:

PROIEKTUA

ZENBATEKOA (euro)

PARTIDA

KONTZEPTUA (IFS)

ALDAKETA

Espaloiko topeak eta parkimetroak jartzea Milagrosako galtzadan

50.000,00

31/15331/619000

153 Bide publikoak

GEHIGARRIA

Hobekuntza-jarduketak auzoetako gune publikoetan

675.000,00

31/15331/619000

153 Bide publikoak

GEHIGARRIA

Mantentze-lanak bide-zoru eta zoladuretan

450.000,00

31/15331/619000

153 Bide publikoak

GEHIGARRIA

Hobekuntza-lanak Antoniuttin

200.000,00

31/15331/619000

153 Bide publikoak

GEHIGARRIA

Hobekuntza- eta optimizatze-lanak kultur instalazioetan

150.000,00

50/33600/619080

336 Ond. hist. babestea

GEHIGARRIA

Obrak, ikastetxe publikoetan

500.000,00

50/32320/632040

323 Ikas. funtz.

GEHIGARRIA

Birgaitze-lanak etxebizitzetan

1.000.000,00

31/92062/622020

933 Ondarearen kud.

GEHIGARRIA

Labriteko korridorea

300.000,00

31/15331/609000

153 Bide publikoak

GEHIGARRIA

Gainerako korridore jasangarriak eta hobekuntza-lanak bide-segurtasunean, haietan lehenetsita Monjardín kaleko eskola-inguruetan jardutea

810.000,00

31/15331/609000

153 Bide publikoak

GEHIGARRIA

Hobekuntza-lanak Milagrosako Zentro Komunitarioan

120.000,00

80/33701/632060

933 Ondarearen kud.

EZOHIKO KRED.

Hobekuntza-lanak Milagrosa-Arrosadiko AUn

250.000,00

70/23110/632060

933 Ondarearen kud.

GEHIGARRIA

Eraikinetarako proiektuak. Emakumeen Etxea

150.000,00

91/23910/640000

933 Ondarearen kud.

EZOHIKO KRED.

360.000,00 euro erabiltzea, Udal-eraikinetan berritze-jarduketak eta -obrak egiteko, honako xehekapen honekin bat:

PROIEKTUA

ZENBATEKOA (euro)

PARTIDA

KONTZEPTUA (IFS)

ALDAKETA

Inbertsioak Eraikinen mantentze-lanetarako kontratuan

100.000,00

31/92062/632010

933 Ondarearen kud.

GEHIGARRIA

Hobekuntza-lanak kiroldegietan

44.000,00

80/34200/632050

342 Kirol inst.

GEHIGARRIA

Liburutegietako klimatizazioa hobetzeko lanak

20.000,00

50/33210/632060

332 Liburutegiak

EZOHIKO KRED.

Pasadizokoen eraikina

26.000,00

70/23181/632060

231 Oin. Giz. lag.

GEHIGARRIA

Irujoenea

40.000,00

70/24110/632060

933 Ondarearen kud.

GEHIGARRIA

Gaztediaren Etxea

50.000,00

80/33702/632060

933 Ondarearen kud.

EZOHIKO KRED.

Udaltzaingoaren atestatu gunea

80.000,00

60/13210/632010

132 Segur. eta ordena pub.

EZOHIKO KRED.

4.–Iruñeko Udalaren 2018ko Gastuen Aurrekontuan aldaketa hauek (aurreko puntuetan jasotzen den bezala, kreditu-gehikuntzak edo ezohiko kredituak izanen dira, hasierako krediturik dagoen edo ez kasuan kasuko aplikazioan) lotura kualitatiboa ezarrita gauzatuko dira aurrekontu-erabilerari dagokionez partida berean kontzeptu bat baino gehiago sartuz gero, eta, betiere, Aurrekontua gauzatzeko 10. oinarrian ezarritako zenbatekoarekin bat, gastuaren behin betiko egozpenean aplikazio berriak sortzeko kasuetarako.

5.–Udalaren diru-sarreren aurrekontuaren 20/87000 Diruzaintzako Geldikina (Gastu Orokorrak) partidako diru-sarreren aurreikuspenak handitzea, 8.353.395,99 euroko zenbatekoarekin, honako xehekapen honekin bat: 7.368.395,99 euro erabiliko dira erabaki honetan jasotako aurrekontu-aldaketak finantzatzeko, eta 985.000 euro, 2018/07/03ko Osoko Bilkuran (3/CP) onetsitakoak finantzatzeko.

2016 eta 2017ko superabitaren aplikaziotik eta ezohiko kredituen eta Diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehikuntzen bidez 2018ko aurrekontuan egindako aldaketen aplikaziotik eratorritako aldaketa hauek (2. aplikazioa) ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren hartuko dute indarra.

Iruñean, 2018ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1812459