2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Egoitza elektronikoa sortzea
2018ko irailaren 5ean, Miguel Ángel Enciso Martínez alkateak, 129 zenbakiko ebazpena eman zuen:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
EBATZI DUT:
1. Murillo el Cuendeko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.murilloelcuende.es helbide elektronikoan. Murillo el Cuendeko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Murillo el Cuendeko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.
5. Murillo el Cuendeko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Arradan (Murillo El Cuende), 2018ko irailaren 5ean.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1812121