204. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2017ko finantza planaren onespena eta 2018ko aurrekontuko partida batzuk erabilgarri ez izateko erabakia

Leozko Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkura arruntaren 7. puntuan, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik kontu-hartzailearen txostena, 2017ko aurrekontuaren betearazpenean eta 2018ko aurrekontuen prestaketan gastu-araua ez betetzeari buruzkoa.

Ikusirik, txostenaren arabera, aurrekontu egonkortasunaren muga eta gastu-araua ez direla bete 2017ko aurrekontuaren betearazpenean, eta ez-betetzearen jatorria 2017ko ekitaldian betearazitako kapital-gastuan dagoela.

Ikusirik Nafarroako Toki Entitateei aurrekontu egonkortasuna aplikatzeko 3. gidan adierazitakoa, egonkortasuna eta gastu-araua betetzen ez badira gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatutako aurrekontu aldaketengatik, gerakin hori benetakoa bada eta aurreko urteetako aurrezkietatik badator, eta magnitude ekonomikoen bilakaerak hori baieztatzen badute, prestatu eta onesten den ekonomia eta finantza plana mugatzen ahalko da desorekaren jatorria azaltzera, kontabilitate nazionaleko baldintzetan, eta egonkortasuna eta gastu-araua etorkizunean betetzeko konpromisoa jasotzera.

Beraz, bidezkotzat jotzen da 2018ko gastua kontrolatzeko neurriak hartzeko proposamena, gastu ez-estrukturalak eta ekitaldian ezinbestean gauzatu behar ez direnak ahal den neurrian gutxitzearren; hortaz, ekitaldiaren betearazpena zaindu behar da, eta behar diren neurriak hartu ekitaldiaren likidazioan arau fiskalak betetzeko.

Kontuan harturik proposatutako planak bat egiten duela Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 21. eta 23. artikuluetan ezarritakoarekin, lege organiko horretan aurreikusitako informazio beharkizunak ezartzen dituen urriaren 1eko HAP/2015/2012 Aginduaren 9.2 artikuluari lotuta.

Kontuan harturik Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23. artikuluak ezarritakoa toki-korporazioen plan ekonomiko-finantzarioen eta berrorekatze planen tramitazio eta jarraipenari buruz (artikuluak dio korporazioaren osoko bilkurak onetsi beharko dituela plan horiek).

Aurrekoa kontuan harturik, onesteko aurkezten da honako erabaki proposamen hau:

Lehena.–Jakinaren gainean gelditzea idazkaritzak eta kontu-hartzailetzak egindako ebaluazioaren emaitzaz, aurrekontu egonkortasun eta gastu-arauaren gainean, non adierazten baita bi muga horiek ez direla betetzen (2018ko irailaren 19ko txostena).

Bigarrena.–Udalaren plan ekonomiko-finantzarioa onestea (I. eranskina), erabaki honen zati bat baita.

Hirugarrena.–Erabakitzea ez daudela erabilgarri Leozko Udalaren 2018ko aurrekontuaren honako partida hauek:

PARTIDA

AZALPENA

ZENBATEKOA

ERABILGARRI EZ DEN DIRU-KOPURUA

3231 4621001

Ekarpena Amatxi haur eskolarentzat

1.300,00

1300

3350 48000

Euskara ikasteko laguntza ekonomikoak

1.000,00

1000

3360 47901

Laguntza Gergako monolitorako

200,00

200

3380 4680001

Ekarpenak bestetarako

22.000,00

1000

4412 48000

Ekarpenak partikularren garraiorako

2.500,00

2000

4121 6090002

Herri-lurren itxitura

3.000,00

3000

9120 10000

Hautetsien ordainsariak

18.000,00

500

GUZTIRA

9.000

Laugarrena.–Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari igortzea, onets eta/edo bere web atarian argitara dezan (dagokiona), plan ekonomiko-finantzarioa onetsi eta bost egun naturaleko epean, baita Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari ere.

Bosgarrena.–Plan ekonomiko-finantzarioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, informazioa emateko bakarrik.

Aho batez onartu da proposamena.

Iratxetan (Leotz), 2018ko urriaren 2an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

I. ERANSKINA

TXOSTENA LEOZKO UDALAREN PLAN EKONOMIKO-FINANTZARIOARI BURUZ

Plan ekonomiko-finantzario hau Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 21. artikuluan ezarritakoarekin bat prestatu da, gastu-araua ez betetzeagatik 2017ko aurrekontuaren betearazpenean eta 2018ko aurrekontuaren prestaketan.

1.–Aurrekontu egonkortasunerako arau fiskalen azterketa

2017ko likidazioa

1. Aurrekontu egonkortasuna.

Aurrekontu egonkortasunaren arauak behartzen du aurrekontuaren likidazioan oreka edo superabita izatera.

AURREKONTU EGONKORTASUNA

DOITUAK

Sarrera ez-finantzarioak (1.-7. kapituluak)

499.955,15

Gastu ez-finantzarioak (1.-7. kapituluak)

510.383,76

Aurrekontu egonkortasuna (+) edo ezegonkortasuna (-)

-10.428,61

Udalaren 2017ko aurrekontuaren likidazioan, datu kontsolidatuek erakusten dute ez dela betetzen aurrekontu egonkortasunaren muga.

Defizit horren jatorria dira urte amaieran igorritako tasak, herri-lurretako aprobetxamenduei dagozkienak, urtea bukatzean kobratu gabe baitzeuden.

2. Zorraren muga.

2017ko abenduaren 31n, Udalaren zor bizia 300.264,38 eurokoa zen; 2017ko ekitaldiaren likidazioan sarrera arruntak 483.994,87 eurokoak dira, eta horregatik entitateak bete egiten du zorraren muga, zor bizia sarrera arrunten %110 baino txikiagoa baita.

3. Gastu-araua.

Gastu-arauaren mugaren arabera, 2017ko ekitaldiaren likidazioan gastu konputagarria gehienez ere %2,1 igo daiteke, 2016ko likidazioaren gastu konputagarria abiapuntu hartuta.

2016ko eta 2017ko aurrekontuen likidazioak aztertuta, ondorio hauek ateratzen dira:

GASTU-ARAUAREN BETEARAZPENARI BURUZKO AZTERKETA

2016

2017

Gastu ez-finantzarioa (1.-7. kapituluak)

392.578,98

510.383,76

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

0,00

Gastuetako 3. kapitulua

6.627,40

6.044,53

Transferentzia finalisten bidez finantzatutako gastua

35.777,20

56.380,78

Gastu konputagarria

350.174,46

447.958,45

Gastu-arauaren muga

357.528,12

Gastu-arauaren muga 357.528,12 eurokoa da (2016ko gastu konputagarria x %2,1); horren ondorioz, gastu-araua ez da bete.

PLAN EKONOMIKO-FINANTZARIOA

2.–Egoera ekonomiko-finantzarioaren azterketa eta diagnostikoa

Gastu-araua ez betetzearen arrazoia da gastu jakin batzuk diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatzea. Gastu horiek guztiak ez-estrukturalak dira, eta 2017ko ekitaldian burututako inbertsioak dira, hau da, gastu horiek ez dira errepikatuko.

Halaber, entitatearen egoera ekonomiko eta finantzarioa egonkorra da. Udalak zorra badu ere, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina, 2017an, 495.249,92 eurokoa da; beraz, argi dago entitateak kaudimen finantzarioa duela.

Ondoko tauletan Udalaren magnitude ekonomiko nagusiak agertzen dira, baita azken hiru urteetan izan duten bilakaera ere.

DIRU-
SARRERAK

2015EKO LIKIDAZIOA

2016KO LIKIDAZIOA

ALDAKETA
(%)

2017KO LIKIDAZIOA

ALDAKETA
(%)

1. kapitulua

230.353,42

240.739,93

%4,51

241.641,85

%0,37

2. kapitulua

816,25

2.354,89

%188,50

22.301,20

%847,02

3. kapitulua

2.206,24

1.320,11

-%40,16

1.808,62

%37,00

4. kapitulua

99.133.07

111.813,18

%12,79

104.381,03

-%6,65

5. kapitulua

180.588,91

178.880,39

-%0,95

113.862,17

-%36,35

6. kapitulua

7. kapitulua

29.165,50

%100,00

8. kapitulua

9. kapitulua

GUZTIRA

513.097.89

535.108,50

%4,29

513.160,37

-%4,10

GASTUAK

2015EKO LIKIDAZIOA

2016KO LIKIDAZIOA

ALDAKETA
(%)

2017KO LIKIDAZIOA

ALDAKETA
(%)

1. kapitulua

120.210,58

160.021,37

%33,12

171.149,36

%6,95

2. kapitulua

185.601,91

108.385,71

-%41,60

138.717,90

%27,98

3. kapitulua

7.436,12

6.627,40

-%10,87

6.044,53

-%8,79

4. kapitulua

39.015.02

97.257,54

%149,28

39.834,18

-%59,04

5. kapitulua

6. kapitulua

38.930,12

20.286,96

-%47,89

154.637,79

%662,25

7. kapitulua

6.000,00

8. kapitulua

9. kapitulua

25.601,22

25.951,04

%1,37

26.309,66

%1,38

GUZTIRA

422.794,97

418.530,02

-%1,01

536.693,42

%28,23

Ondoko tauletan ikus daiteke gastu eta sarrera arruntak antzekoak izan direla (sarreren 2. kapitulua salbu, nabarmenki igo baita), eta ez-betetzearen jatorria 2017ko ekitaldian betearazitako kapital-gastuan dagoela.

Hona hemen azken hiru urteetako gerakina, emaitzak eta zor bizia:

2015EKO LIKIDAZIOA

2016KO LIKIDAZIOA

2017KO LIKIDAZIOA

EMAITZA

131.327,97

221.625,80

%68,75

27.256,19

-%87,70

GERAKINA

403.203,29

518.641,80

%28.63

495.249,92

-%4,51

ZORRA 12/31N

352.525,08

326.574,04

-%7,36

300.264,38

-%8,06

Hurrengo taulan aurrezki gordin, aurrezki garbi eta finantza-kargaren bilakaera agertzen da.

2015EKO LIKIDAZIOA

2016KO LIKIDAZIOA

2017KO LIKIDAZIOA

AURREZKI GORDINA

168.270,38

169.443,88

%0,69

134.293,43

-%20,74

FINANTZA-KARGA

33.037,34

32.578,44

-%1,39

32.354,19

-%0,69

AURREZKI GARBIA

135.233,04

136.865,44

%1,21

101.939,24

-%25,52

3.–Jarduketa-estrategiak eta hartu beharreko neurriak

2018ko aurrekontua

Orobat, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat, lege horrek ezartzen dituen hiru arau fiskalen betearazpena aztertzen da jarraian:

1. Aurrekontu egonkortasunaren araua.

Aurrekontu egonkortasunaren arauak behartzen du aurrekontuan oreka edo superabita izatera.

Aurrekontuko saldo ez-finantzarioa (sarreren 1.-7. kapituluak ken gastuen 1.-7. kapituluak, kontabilitate nazionaleko doikuntzak egin ondoren):

Sarreren 1.-7. kapituluak

601.759,48

Gastuen 1.-7. kapituluak

575.082,14

Aurrekontuko saldoa

26.677,34

Udalaren 2018ko aurrekontuan, datu kontsolidatuek erakusten dute bete egiten dela aurrekontu egonkortasunaren muga.

2. Zorraren muga.

Entitatearen zor bizia aurrekontuko sarrera arrunten %110 baino txikiagoa da.

3. Gastu-araua.

Gastu-arauaren mugaren arabera, 2018ko ekitaldiaren aurrekontuan gastu konputagarria gehienez ere %2,4 igo daiteke, 2017ko likidazioan agertzen den gastu konputagarria abiapuntu hartuta.

Gastu konputagarriak dira gastu ez-finantzarioak (beste administrazio publikoen transferentzia finalisten bidez finantzatua kenduta) eta interesen gastuak.

2017ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazio zenbatetsian eta 2018ko aurrekontuan agertzen diren magnitudeak aztertuta, ondorio hauek ateratzen dira:

GASTU-ARAUAREN
BETEARAZPENARI BURUZKO AZTERKETA

2017

2018

Gastu ez-finantzarioa (1.-7. kapituluak)

510.383,76

575.082,14

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

0,00

Transferentzia finalisten bidez finantzatutako gastuak

56.380,78

102.050,00

Gastuetako 3. kapitulua:

6.044,53

5.599,49

Gastu konputagarria

447.958,45

467.432,65

Gastu konputagarriaren igoera (%)

4.35

Beraz, ez da betetzen gastu-araua.

Azterketa horretan ondorioztatzen da ezen, gastu-araua betetzeko, gastu konputagarriaren muga 458.709,45 eurokoa dela; beraz, 2018ko gastu konputagarriak 8.723,20 euro jaitsi beharko luke.

Horrenbestez, erabaki da ondoko partida hauen zenbatekoa murriztea, gastu konputagarria gutxitzeko eta, modu horretan, 2018ko gastu-araua betetzeko.

Partidak - Murriztu beharreko zenbatekoa:

  • 1 1532 61900. Inbertsioak urbanizazioan: -1.223,20 euro.
  • 1 2390 4820002. Ekarpenak elkarte eta GKEentzat: -3.000,00 euro.
  • 1 3231 4621001. Ekarpena Amatxi haur eskolarentzat: -1.300,00 euro.
  • 1 3350 48000. Euskara ikasteko laguntza ekonomikoak: -500,00 euro.
  • 1 3360 47901. Laguntza Gergako monolitorako: 200,00 euro.
  • 1 3380 4680001. Ekarpenak bestetarako:-1.000,00 eurs.
  • 1 9200 22000. Bulego gastuak: -500,00 euro.
  • 1 9200 22604. Zerbitzu juridikoak eta lege aholkularitza: -1.000,00 euro.
  • Guztira: 8.723,20 euro.

2019KO JARDUKETAREN AURREIKUSPENA

1. Aurrekontu egonkortasunaren araua.

Aurrekontu egonkortasunaren arauak behartzen du aurrekontuan oreka edo superabita izatera.

Aurrekontuko saldo ez-finantzarioa (sarreren 1.-7. kapituluak ken gastuen 1.-7. kapituluak, kontabilitate nazionaleko doikuntzak egin ondoren):

Sarreren 1.-7. kapituluak

595.436,28

Gastuen 1.-7. kapituluak

568.027,85

Aurrekontuko saldoa

27.408,43

Udalaren 2019ko aurrekontuaren aurreikuspenean, datu kontsolidatuek erakusten dute bete egiten dela aurrekontu egonkortasunaren muga.

2. Zorraren muga.

Entitatearen zor bizia aurrekontuko sarrera arrunten %110 baino txikiagoa izanen da.

3. Gastu-araua.

Gastu-arauaren mugaren arabera, 2019ko ekitaldiaren aurrekontuan gastu konputagarria gehienez ere %2,7 igo daiteke, 2018ko likidazioan agertzen den gastu konputagarria abiapuntu hartuta.

Gastu konputagarriak dira gastu ez-finantzarioak (beste administrazio publikoen transferentzia finalisten bidez finantzatua kenduta) eta interesen gastuak.

2018ko aurrekontuaren likidazio zenbatetsian eta 2019ko aurrekontuan agertzen diren magnitudeak aztertuta, ondorio hauek ateratzen dira:

GASTU-ARAUAREN BETEARAZPENARI BURUZKO AZTERKETA

2018

2019

Gastu ez-finantzarioa (1.-7. kapituluak)

566.358,94

502.195,17

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

0,00

Transferentzia finalisten bidez finantzatutako gastuak

102.050,00

26.050,00

Gastuetako 3. kapitulua

5.599,49

5.145,17

Gastu konputagarria

458.709,45

471.000,00

Gastu konputagarriaren igoera (%)

2,67

Beraz, 2019ko aurrekontuaren aurreikuspenean bete egiten da gastu-araua, 2018ko aurrekontua abiapuntu hartuta eta 2018an gastu-araua betetzeko doikuntzak kontuan harturik.

Azkenik, Nafarroako Toki Entitateei aurrekontu egonkortasuna aplikatzeko 3. gidan adierazitakoarekin bat, egonkortasuna eta gastu-araua betetzen ez badira gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatutako aurrekontu aldaketengatik, gerakin hori benetakoa bada eta aurreko urteetako aurrezkietatik badator, eta magnitude ekonomikoen bilakaerak hori baieztatzen badute, prestatu eta onesten den ekonomia eta finantza plana mugatzen ahalko da desorekaren jatorria azaltzera, kontabilitate nazionaleko baldintzetan, eta egonkortasuna eta gastu-araua etorkizunean betetzeko konpromisoa jasotzera.

Beraz, bidezkotzat jotzen da 2018ko gastua kontrolatzeko adierazitako neurriak hartzea (zenbait partidaren zenbatekoa gutxitzea), eta, beharrezkoa balitz, saiatzea gastu ez-estrukturalak eta ekitaldian ezinbestean gauzatu behar ez direnak ahal den neurrian gutxitzen; hortaz, ekitaldiaren betearazpena zaindu behar da, eta behar diren neurriak hartu ekitaldiaren likidazioan arau fiskalak betetzeko.

Iragarkiaren kodea: L1812025