2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 586. lurzatian.
Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2018ko abuztuaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen katastroko 1. poligonoko 586. lurzatiaren xehetasun-azterketa, David Angulo Muñozek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Getze Galarren, 2018ko urriaren 3an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1812055