202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

78/2018 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, “Doneztebe-Irurtzun Bizikleta Bidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak” ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hasten duena.

Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 24an hartutako erabakiaren bidez, Doneztebe-Irurtzun Bizikleta Bidearen Proiektua, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak sustatua, Udalez gaindiko Plan Sektorial deklaratu zen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean aurreikusitako ondorioetarako (2018ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 22koa).

Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Doneztebe-Irurtzun Bizikleta Bidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zen, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren (2018ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez, presako deklaratzen da, nahitaez desjabetzeko, “Doneztebe-Irurtzun Bizikleta Bidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren” lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Proiektu Sektorial honen helburua da Donezteberen eta Latasaren arteko bizikleta bide bat prestatzeko behar diren baldintzak definitzea eta ezartzea, dagoeneko badauden Plazaolako eta Bidasoako bide berdeekin konektatu eta Eurovelo sarearen tarte bat osatzeko Nafarroan, Endarlatsatik Iruñera.

Proiektu sektorialean zehaztutako trazadurak 52 kilometroko luzera du guztira. Ibilbidean, honako udal-mugarte hauek gurutzatzen dira: Doneztebe (han bat eginen du Bidasoako bide berdearekin), Donamaria, Oitz, Urrotz, Beintza-Labaien, Saldias, Basaburua, Imotz (han bat egiten du Plazaolako bide berdearekin, Latasan), Arakil eta Irurtzun.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hasiera ematea “Doneztebe-Irurtzun Bizikleta Bidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak” ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari.

2. Proiektua jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean. Epe horretan egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, eta eranskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Garapen Ekonomikorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Doneztebeko, Donamariako, Oizko, Urrozko, Beintza-Labaiengo, Saldiasko, Basaburuko, Imozko, Arakilgo eta Irurtzungo udaletxeetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren webgunean argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, baita Doneztebeko, Donamariako, Oizko, Urrozko, Beintza-Labaiengo, Saldiasko, Basaburuko, Imozko, Arakilgo eta Irurtzungo udalei ere, eta horiek premiatzea beren iragarki oholetan argitara dezaten.

Iruñean, 2018ko urriaren 16an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

ERANSKINA

ERAIKUNTZA PROIEKTUA: “EUROVELO BIZIKLETA BIDEA DONEZTEBE-IRURTZUN TARTEAN”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA m²-tan

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur Mota/Helburua

DONEZTEBEKO U.M.

SA-01

Doneztebeko Udala

1318

1

140

Parkea

SA-02

Doneztebeko Udala

3325

-

-

Bidea

SA-03

Macicior Ceniga, Javier José eta Macicior Ceniga, José Manuel

237

2

382

Pinudia

SA-04

Doneztebeko Udala

17

-

-

Pinudia

SA-05

Macicior Ceniga, Javier José eta Macicior Ceniga, José Manuel

497

2

381

Pinudia

SA-06

Lizasoain Adansa, Concepción eta Jorajuria Micheltorena, Maria Rosario

389

2

351

Larreak/Zuhaitzak

SA-07

Nueva Juanena SL

207

2

353

Larreak eta zuhaitzak

DONAMARIAKO U.M.

DO-01

Donamariako Udala

3129

-

-

Bidea

OIZKO U.M.

OI-01

Oizko Udala

1750

-

-

Bidea

OI-02

Oizko Udala

1871

-

-

Bidea

BASABURUKO U.M.

BA-01

Orokieta-Erbitiko Kontzejuaren herri-lurrak

4286

15

18

Pagadia/Zuhaitzak

BA-02

Orokieta-Erbitiko Kontzejuaren herri-lurrak

27

15

19

Pagadia

BA-03

Astiz Larraya, Ignacio

682

7

154

Belardia

BA-04

Orokieta-Erbitiko Kontzejuaren herri-lurrak

263

7

153

Hariztia

BA-05

Iribarren, Landa, María Jesus

324

7

152

Belardia

BA-06

Orokieta-Erbitiko Kontzejua

1390

-

-

Errepidea

BA-07

Gartzarongo Kontzejua

1965

-

-

Errepidea

BA-08

Basaburuko Udala

12424

-

-

Bidea

BA-09

Gartzarongo Kontzejuaren herri-lurrak

1540

6

204

Hariztia/Belardia

BA-10

Jauntsarasko Kontzejuaren herri-lurrak

3869

5

47

Hariztia/Lehorreko alorra

BA-11

SAT La Landa N 2958

1185

5

52

Belardia

BA-12

Olague Azpiroz, Francisco

2266

5

54

Belardia

BA-13

Iturralde Goñi, Gregorio

352

5

53

Belardia

BA-14

Alsua Ayarra, Martin

607

5

55

Ureztatzeko alorra

BA-15

Basaburuko Udala

96

-

-

Bidea

BA-16

SAT La Landa N 2958

1817

5

57

Larreak/Zuhaitzak

BA-17

Olague Azpiroz, Francisco

3505

5

58

Ureztatzeko alorra/Zuhaitzak

BA-18

Beunza Munarriz, Alberto

178

5

100

Larreak/Zuhaitzak

BA-19

Beunza Munarriz, Alberto

5578

3

250

Belardia/Elkorra/Zuhaitzak

BA-20

Beunza Munarriz, Alberto

501

3

252

Belardia/Zuhaitzak/Hariztia

BA-21

Basaburuko Udala

5669

-

-

Bidea

IMOZKO U.M.

IM-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak)

68

8

200

Altxonbidea

IM-02

Imozko Udala

442

-

-

Bidea

IM-03

Imozko Udala

101

-

-

Bidea

IM-04

Latasa Imozko Kontzejuaren herrilurrak

175

9

384

Larreak

IM-05

Goldarazko Kontzejuaren herri-lurrak

118

10

243

Hariztia

IM-06

Imozko Udala

44

-

-

Bidea

IM-07

Goldarazko Kontzejuaren herri-lurrak

246

10

267

Hariztia

IM-08

Latasa Imozko Kontzejuaren herrilurrak

808

9

311

Pagadia

IM-09

Goldarazko Kontzejuaren herri-lurrak

346

10

244

Hariztia

IM-10

Latasa Imozko Kontzejuaren herrilurrak

448

9

56

Pagadia

IM-11

Goldarazko Kontzejuaren herri-lurrak

1300

10

259

Hariztia

ARAKILGO U.M.

AR-01

Arakilgo Udala

2335

-

-

Bidea

AR-02

Irurtzun-Etxeberri fazeriaren herri-lurrak

418

4

226

NA-4120 errepidea

AR-03

Azqueta Larralde, Maria Josefa

167

4

228

Zumardia/Belardia/Elkorra

IRURTZUNGO U.M.

IR-01

Irurtzungo Udala

1841

-

-

Bidea

IR-02

Azqueta Larralde, Maria Josefa

3063

2

528

Hariztia

IR-03

Irurtzungo Udala

73

-

-

Bidea

IR-04

Azqueta Larralde, Maria Josefa

1053

2

439

Belardia

IR-05

Orcaray Barberena, Ignacio

1092

2

436

Belardia/Artadia/Hariztia

IR-06

Lazcoz Legarra, Francisco Javier

257

2

434

Belardia

IR-07

Mayayo Morras, Maria Angeles

809

2

417

Pinudia

IR-08

Beramendi Erviti, Jose Ignacio

676

2

416

Zuhaixkak

IR-09

Lazcoz Legarra, Francisco Javier

86

2

418

Belardia

IR-10

Irurtzungo Udala

2044

-

-

Bidea

Iragarkiaren kodea: F1812413