202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espedientea (egiturazko determinazioak). Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2018ko maiatzaren 9an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tebas-Muru Artederretako Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espedientea (egiturazko determinazioak), Tebas-Muru Artederretako Udalak berak sustatua, lurzoru urbanizaezineko zenbait lursailen kalifikazioari buruzkoa; hain zuzen ere, garapen eredua zaintzeko gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioa dute eta espedientean lurzoru horien erabilera baimenduak, baimengarriak eta debekatuak ezartzen dira.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76., 49.1.a) eta 49.2, 7., 77., 71. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako (16/2009 Foru Legeak emandako testuaren arabera, hori baita indarrean dagoena).

Tebas-Muru Artederretan, 2018ko urriaren 1ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1811950