202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Herri-lurreko baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, ekainaren 26ko 622/2018 Ebazpenaren bitartez, eta 2018ko irailaren 26ko osoko bilkura arruntean baldintza ekonomiko-administratiboen agiria onetsi ondoren, Puiuko Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Jabetza

Puiuko Udala

Zuhaitz mota

Larizio pinua (pinus nigra) eta alepo pinua (pinus halepensis)

Alderdiak

“La Legua”, “Kurpegi”, “Carasol del Montico”

Jarduketaren azalera

23,5 ha

Mozketa mota

Bigarren bakanketa/arraseko mozketa

Enbor txikiaren bolumena

3.226 m³

Zutoinen bolumena

146 m³

Enbalajerako bolumena

286 m³

BOLUMENA, GUZTIRA

3.658 m³

BALORAZIO EKONOMIKOA

41.630,00 euro (BEZik gabe)

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria: Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Eskaintzak aurkezteko tokiak: Puiuko Udalaren Erregistro Orokorra (La Plaza kalea 12), jendea hartzeko ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 14:30era; Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Katalaingo multzoa, NA 5100 errepidea, 2. km, Garinoain), astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:30era; edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein, baldintza ekonomiko-administratiboen agiriaren zortzigarren klausulan aipatuarekin bat.

Eskaintzak aurkezteko epea: hamabost egun natural, lizitazio iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hala ere, epearen azken eguna baliogabea bada Puiun, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko dira, gutxienez ere 48 ordu lehenago, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua.

Puiun, 2018ko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1811924