202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

1., 2., 3. eta 4. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2018ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1., 2., 3. eta 4. aldaketak Udalaren 2018ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Orontzen, 2018ko irailaren 26an.–Alkatea, Cecilia Pena Aznarez.

Iragarkiaren kodea: L1812211