202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Herri-lurzatiaren desafektazioa. Hasierako onespena

Orbaizetako Udalak, 2018ko irailaren 10ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 110,20 m²-ko desafektazioa 2. poligonoko 980. herri-lurzatian, 2. poligonoko 975. lurzati mugakidearekin trukatzeko. Miguel Angel Maisterra Iturralde da azken honen jabea, 75,74 m²-ko azalera du, eta guzti honen xedea da erabilera publikoko bidea egitea.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 145.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orbaizetan, 2018ko irailaren 20an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1811951