202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 2/2018 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu berezia da, 2018ko udaberriko uholdeen ondorioz kaltetutako nekazaritza-azpiegiturak konpontzeko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteei eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzei jarraitu beharko zaie espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoren, deusetan ukatu gabe behin betiko argitaratzea.

Iratxetan (Leotz), 2018ko irailaren 28an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1811903