202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2018 aurrekontu-aldaketa.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epe hori amaitutakoan.

Lekunberrin, 2018ko irailaren 28an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1811906