202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa
aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2018ko irailaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2018ko urriaren 9an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1812257