202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Leitzako Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du baldintza agiri itxien bidezko enkante publikoan ondoko oihan aprobetxamendu hau:

–1. lotea: Guratz/Okabio alderdietan, 2.003 alertze, 1.398,31 metro kubiko zur eta 349,58 metro kubiko enbor ttiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 37.754,46 euro, BEZa kanpo.

Enkante honetako aprobetxamenduaren adjudikazioa arautzen duten baldintzen agiria Udaleko Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Proposamenak toki berean aurkeztuko dira, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturaleko epearen azkeneko eguneko 13:00ak baino lehen.

Adjudikazio proposamena hurrengo egunean eginen da, Leitzako udaletxean, 13:00etan.

Leitzan, 2018ko urriaren 9an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1812256