202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Lur-ondasunen gaineko 2018ko ekitaldiko
kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da lur-ondasunen gaineko 2018ko ekitaldiko kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2018ko abenduaren 31n bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez. Helbideratutako ordainagiriak 2018ko azaroaren 7an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Leitzan, 2018ko urriaren 9an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1812255