202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Ekonomia-jardueren gaineko 2018ko ekitaldiko zerga.
Borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da ekonomia-jardueren gaineko 2018ko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2018ko azaroaren 30ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez. Helbideratutako ordainagiriak 2018ko urriaren 25ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Leitzan, 2018ko urriaren 4an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1812254