202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2018ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsirik gelditu dira 4/2018 eta 5/2018 aldaketak. Horiek 2018ko uztailaren 11an onetsi ziren hasiera batean eta 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 2018ko uztailaren 27an.

Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aldaketak argitaratzen dira:

4/2018 aurrekontu-aldaketa.

GASTUA:

4. kapitulua: 14.908,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua: 14.908,00 euro.

5/2018 aurrekontu-aldaketa.

GASTUA:

6. kapitulua: 79.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

7. kapitulua: 6.000,00 euro.

8. kapitulua: 73.000,00 euro.

Leitzan, 2018ko urriaren 9an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1812252