202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Herri-lurzatiak enkantean

Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du 1. poligonoko 114A, 117 eta 119 herri-lurzatiak alokatzeko, 2023ko abuztuaren 15era arte.

Eskaintzak Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, Urrotz-Hirian dagoen Itzagako Mankomunitatearen egoitzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen.

Enkantearen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Urrotz-Hiriko bulegoetan.

Agiriak aipatu egunean irekiko dira, 13:30ean, Urrotz-Hirian dagoen Itzagako Mankomunitatearen egoitzan.

Ardatzen, 2018ko urriaren 5ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1812129