202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasa

Ikusirik abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak aldatzen dituela Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 172. artikulua eta hurrengoak, lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko gehieneko koefiziente berriak ezartzen dituena Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren ondorioetarako.

Ikusirik aldaketak hamahirugarren xedapen gehigarria eransten duela, zeinak udalak gaitzen baititu 2018rako koefiziente eta karga-tasak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera onesteko, ondorioak izan ditzaten argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Garinoaingo Udalak, 2018ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Honako koefiziente eta zerga-tasa hauek ezartzea 2018rako:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak izanen dira.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %25eko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, Garinoaingo herritar orok jakin dezan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2018ko irailaren 27an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1811909