202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Herri-lurreko baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa,
237. eta 584. lurzatiei dagokiena

Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko azaroaren 7ko 1133/2017 Ebazpenaren bitartez, eta 2018ko irailaren 24ko osoko bilkura arruntean baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agiria onetsi ondoren, Garinoaingo Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Jabetza

Garinoaingo Udala

Zuhaitz mota

Makala (populus x canadienses)

Alderdia

“Lardia”

Jarduketaren azalera

0,87 ha

Mozketa mota

Arraseko mozketa

BOLUMENA, GUZTIRA

488 m³

Hasierako prezioa: 7.808,00 euro (BEZik gabe).

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria: Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Eskaintzak aurkezteko tokiak: Garinoaingo Udalaren Erregistro Orokorra (Udaletxe plaza z.g., 31395 Garinoain), jendea hartzeko ordutegi hau duena: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 14:30era; Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Katalaingo multzoa, NA 5100 errepidea, 2. km, Garinoain), astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:30era; edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein, baldintza ekonomiko-administratiboen agiriaren zortzigarren klausulan aipatuarekin bat.

Eskaintzak aurkezteko epea: hamabost egun natural, lizitazio iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hala ere, epearen azken eguna baliogabea bada Garinoainen, epea lehen egun balioduna arte luzatutzat joko da.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko dira, gutxienez ere 48 ordu lehenago, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua.

Garinoainen, 2018ko irailaren 27an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1811908