202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduraren oposizioaldian lortutako kalifikazioen aurka.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Rafael Ochoa Ruiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, alde batetik, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 2492/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiaren barrenean, zeina onetsi baitzen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez. Gora jotzeko errekurtso hori, bestetik, honen aurka ere jarri da: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoaren Ingelesa (gaztelaniaz) espezialitateari dagokion oposizioaldiko lehen proban lortutako kalifikazioen aurka, hain zuzen.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espezialitatean interesa dutenak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko urriaren 8an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F1812157