202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2-3/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorraren 2. eta 3. aldaketak. Kreditu gehigarriak dira biak ala biak.

Bi aldaketen espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2018ko irailaren 27an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1811907