202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa partzial eta puntuala, Animaliak edukitzeari buruzko Udalaren osasun ordenantzan. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2018ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa partzial eta puntuala Animaliak edukitzeari buruzko Udalaren osasun ordenantzan (2018ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzan egin aldaketa partzial eta puntuala behin betiko onesten da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2018ko urriaren 1ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

ONETSITAKO TESTUA

Lehenbizikoa.–“41. artikulua, b) letra, 14. apartatua.–I. eranskineko eremu mota bakoitzean ezarritako edozein erabilera arau ez betetzea”.

Bigarrena.–“I. eranskina.

1. Zakurren aisialdirako eremuak, A motakoak.

Eremu prestatuak dira, eta hesiz behar bezala mugatuak, zakur guztiek erabili ahal izateko, edozein direla haien tamaina eta pisua.

Eremuen zerrenda:

–Bizkarmendia, Bizkarmendia kalearen ondoko berdegunean dagoena, San Isidro eta Ezkababide kaleen artean.

–Erripetako Ingurubidea, Billabaondoa kalearen ondoko berdegunean dagoena.

–Zubi Zaharra, Errekaldeko bidearen eta Erripagañara joateko bidearen arteko herri-lurzatian dagoena (zubi erromanikoaren ondoan).

Alkatetzaren ebazpenaren bidez zehazten den funtzionamendu ordutegian erabiliko dira eremu horiek, eta honako arau hauek bete beharko dira bertan:

–Zakurrak aske ibili ahalko dira, baina jabeek edo momentu horretan arduradunak direnek zainduta, adi eta hurbiletik zaindu ere.

–Zakurren gorozkiak hartu beharko dira, eta horretarako seinaleztaturiko zakarrontzietan sartu.

–Zakurrek ezin izanen dituzte eremuko landareak, zuhaixkak eta arbolak hozkatu, horien azalak, enborrak edo adarrak.

–Saihestu beharko dira bizilagunentzako eragozpenak, zakurren zaunkak, liskarrak eta/edo jolasak direla.

–Atea itxi beharko da, guztiz, eremuan sartu ondoren edo hortik atera ondoren.

2. Zakurren aisialdirako eremuak, B motakoak.

Eremu prestatuak dira, eta hesiz behar bezala mugatuak, 15/20 kilo baino gutxiagoko zakur txikiek erabili ahal izateko.

Eremuen zerrenda:

–Kultura-etxea, Bizkarmendia eta Zubialdea kaleen ondoko berdegunean dagoena.

–Ikastetxe Bateratu Politeknikoa, Elizgibela kaleko berdegunean dagoena.

–Bentetako Ingurubideko lorategia, San Isidro kalearen, Bentetako Ingurubidearen eta Azpako Kontzejua kalearen artean dagoena.

–Intxaustia, San Juan plazatiko sarreran dagoena.

Alkatetzaren ebazpenaren bidez zehazten den funtzionamendu ordutegian erabiliko dira eremu horiek, eta honako arau hauek bete beharko dira bertan:

–Zakurrak aske ibili ahalko dira, baina jabeek edo momentu horretan arduradunak direnek zainduta, adi eta hurbiletik zaindu ere.

–Zakurren gorozkiak hartu beharko dira, eta horretarako seinaleztaturiko zakarrontzietan sartu.

–Zakurrek ezin izanen dituzte eremuko landareak, zuhaixkak eta arbolak hozkatu, horien azalak, enborrak edo adarrak.

–Saihestu beharko dira bizilagunentzako eragozpenak, zakurren zaunkak, liskarrak eta/edo jolasak direla.

–Atea itxi beharko da, guztiz, eremuan sartu ondoren edo hortik atera ondoren.

3. Animaliak aske ibiltzeko eremuak, D motakoak.

Hesirik gabeko eremuak dira, mugak kartelen bidez seinaleztatuak dituztenak (eranskinean jasotako deskribapenaren arabera), zakur mota guztietarako direnak, edozein direla haien tamaina eta pisua.

Eremuen zerrenda:

–Erripagaña, ur-biltegiaren pean.

–Arga ibaiaren ezker aldean dagoen arboladia (Intxaustiaren aurrean).

–Intxaustia. Hauek mugatutako eremua: San Juan plazatiko bidea, baratzeen muga eta ezponda. Ordutegi murriztua, 21:00etatik 09:00etara.

Honako arau hauek bete beharko dira bertan:

–Zakurrak aske ibili ahalko dira, baina jabeek edo momentu horretan arduradunak direnek zainduta, adi eta hurbiletik zaindu ere.

–Zakurren gorozkiak hartu beharko dira, eta horretarako seinaleztaturiko zakarrontzietan sartu.

–Zakurrek ezin izanen dituzte eremuko landareak, zuhaixkak eta arbolak hozkatu, horien azalak, enborrak edo adarrak.

–Saihestu beharko dira bizilagunentzako eragozpenak, zakurren zaunkak, liskarrak eta/edo jolasak direla.

–Ezin izanen dira kartelen bidez seinaleztatutako mugak gainditu.

4. Animaliei ukatutako eremuak, E motakoak.

Espazio zehatzak dira, bertan inongo zakur motarekin sartzerik ezta egoterik ere ez dagoela, edozein direla tamaina eta pisua, ordenantza honetan ezarritako beste muga batzuk baztertu gabe.

Eremuen zerrenda:

–Francisco Zubiate “Parrita” plaza.

–Burlatako Udalaren parkea.

5. Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak.

Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak, zakurren aisialdirako A eta D motako eremuak erabiltzen badituzte, ez dira lege mailako arautegia edo hori garatzeko erregelamenduak betetzetik salbuetsita egonen, arlo bakoitzean indarrean daudenak betetzetik alegia, mota horretako animalien gaineko segurtasun neurriei, mugei eta eramateko arauei buruzko direnak. Ordenantza honek ezin ditu goragoko arauek ezartzen dituzten alderdiak ezeztatu, ezta aldatu ere.”

Iragarkiaren kodea: L1811938