202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean,
Amaiurko 37. poligonoko 187. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2018ko irailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Baztango Udal Planeko egiturazko determinazioen aldaketa puntuala Amaiurko 37. poligonoko 187. lursailean, Baztango Udalak eta Amaiurko Gaztelu Elkarteak sustatua.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2018ko irailaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1812301