202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDAO

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Bakedaoko Kontzejuko Udalbatzak, 2018ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu du:

Hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren aldaketa hau:

–25.000,00 euroko kreditu berezia gaitzea aurrekontuko “1650-61900 Argiteria publikoa berritzea” aplikazioan; honen bidez finantzatuko da:

  • 75080001 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, Energia Plana: 14.619,37 euro.
  • 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.380,63 euro.
  • Guztira: 25.000,00 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Bakedaon, 2018ko irailaren 29an.–Kontzejuko burua, Pedro María Lacosta Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1811953