202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Herri-galdeketarako deialdia, Aiegiko udalerria eremu mistoan sartzeari buruzkoa, Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearekin bat

Aiegiko Udaleko alkate udalburuak 2018ko urriaren 10ean ebazpena eman zuen; haren bidez erabaki zen herri-galdeketarako deialdia egitea Aiegiko udalerria eremu mistoan sartzeari buruz. Hona haren xedapen zatiak dioena:

Lehena.–Herri-galdeketarako deialdia egitea, eremu mistoan sartzeari buruz, honela:

Nahi al duzu Aiegi, eremu ez-euskaldunean dagoena, eremu mistoan sartzea Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearen ondorioetarako?

Gurutze batez adierazi hautaturiko aukera:

BAI.

EZ.

Bigarrena.–Bozketa eguna ezartzea: heldu den 2018ko azaroaren 18a.

Hirugarrena.–Informazio kanpainak 15 egun natural iraunen du: azaroaren 2an hasiko da 00:00etan eta azaroaren 16an bukatuko, 24:00etan.

Laugarrena.–Kontsulta hau gauzatzeko hauteskunde-atal bakarra ezarriko da udalerri osorako, eta hauteskunde mahai bakarra botoa emateko, Udaletxearen barruan dagoen udal liburutegian.

Bosgarrena.–Herri-galdeketarako deialdia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen iragarki-taulan eta udalerri honetan hedapen handiena duten komunikabideetan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Toki Esparruko Herri Kontsultak arautzen dituen urriaren 28ko 27/2002 Foru Legearen 10.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Aiegin, 2018ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1812291