202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1403/2018 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, Sindicato Médico de Navarrak eskaturik aurkeztu eta 349/2018 prozedura arrunt gisa tramitaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea xedatzen duena eta interesdunak epatzen dituena.

Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letraduak aditzera eman du, 2018ko urriaren 1eko ofizioaren bidez, zeina 2018ko urriaren 2an sartu baitzen Osasun Departamentuan, 349/2018 prozedura arrunt gisa tramitatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Sindicato Médico de Navarrak jarria uztailaren 18ko 54/2018 Foru Dekretuaren aurka (aipatu foru dekretuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak aldatzen ditu, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak); idatzi horretan, eskatzen du administrazio-espedientea igortzeko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.1, 3 eta 4 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta haren jakinarazpena egiteko eta interesdunak epatzeko, aipatu legearen 49.1, 2 eta 4 artikuluk ezartzen duenez.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Sindicato Médico de Navarrak eskaturik uztailaren 18ko 54/2018 Foru Dekretuaren aurka aurkeztutako eta 349/2018 prozedura arrunt gisa tramitaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea (aipatu foru dekretuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak aldatzen ditu, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta SATSE erizaintzako sindikatua, Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofiziala eta interesdun izan daitezkeen gainerakoak epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta SATSE erizaintzako sindikatuari eta Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofizialari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urriaren 4an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1812231