202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

681/2018 EBAZPENA, urriaren 3koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, ekainaren 28ko 461/2018 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Oinarrizko Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan hezkuntza itunen aldaketa onetsi zen 2018-2019 ikasturterako.

Ikusita Anderazko “Escuelas Pías” ikastetxeak gaur egun duen ituna zabaltzeko eskatu duela, Ikuskaritza Zerbitzuarekin bat etorriz, Baliabide Ekonomikoen zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan adierazi du beharrezkoa dela ebazpenaren 1. eranskina aldatzea, Anderazko “Escuelas Pías” ikastetxearen itunean beste ikasgela erdi bat gehitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ekainaren 28ko 461/2018 Ebazpenaren 1. eranskinean Anderazko “Escuelas Pías” ikastetxeari itundutako unitateak aldatzea 2018-2019 ikasturtetik aurrera, jarraian adierazten den moduan:

1. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako itunen aldaketa. 2018-2019 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

UNITATE KOPURUA

2017/2018

2018/2019

ITUNDUAK

ESKATUTAKOAK

ITUNDUAK

ABARTZUZA

ESCUELAS PÍAS

1

1,5

1,5

2. Ebazpen hau jakinaraztea ikastetxe interesdunari. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Honako hauei igortzea ebazpen hau: Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urriaren 3an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1812074