202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2096/2018 EBAZPENA, irailaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1594/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko lanpostu hutsak. Ebazpen hori 2018ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda –eranskin gisa agertzen dena– onestea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2018ko irailaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA - ZAINTZAILE GERONTOLOGIKOEN
LEKUALDATZE LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ABARZUZA ARANGUREN, ADELIA

GARRUES IÑIGO, ANA BELEN

Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F1812259