202. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

236/2018 EBAZPENA, urriaren 4koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko esparruan eskaintzen diren lanpostuen zerrenda Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda irekiaren bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituzten izangaientzat. Hautaproba horien deialdia azaroaren 24ko JUS/1166/2017 Aginduaren bidez egin zen.

Honako hauetan xedatutakoarekin bat: irailaren 8ko JUS/875/2017 Aginduaren hamazazpigarren oinarria (agindu haren bidez ezarri ziren Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak, eta irailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen) eta azaroaren 24ko JUS/1166/2017 Aginduaren 8.1.a oinarria (agindu haren bidez deialdia egin zen Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda irekiaren bidez sartzeko hautapen prozesurako, eta azaroaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen); ebatzi da:

Lehena.–Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuan bete gabe gelditu diren lanpostuen zerrenda (I. eranskina) jendaurrean jartzea. Lanpostu horiek Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sistema orokor librearen bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaiei eskaintzen zaizkie, deialdia azaroaren 24ko JUS/1166/2017 Aginduaren bidez eginik.

Bigarrena.–Izangaiek Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan aurkeztuko dituzte destino eskaerak (Iratxeko monasterioa kalea, 22, behea, 31011 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hogei egun balioduneko epean, gainditu dutenen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, lehen aipatutako hautapen prozesuaren deialdiko 8.1.a) oinarrian ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Eskaerak ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduari jarraituz beteko dira, honako jarraibide hauen arabera:

Gehienez ere eskaintzen diren lanpostu guztiak jar daitezke eskabide ereduko zerrendan, adieraziz organoa, herria, probintzia eta eginkizuna.

Modu horretan zehaztutako destinoetako bakar bat ere ez badagokio, behar adina postu ez eskatzeagatik, interesdunek eskabide ereduan jartzen duten lehentasun hurrenkerari jarraituko zaio.

Nafarroako Foru Komunitatearen barnean, destinoak hurrenkera honi jarraikiz esleituko dira:

1.–Justizia Auzitegi Nagusia.

2.–Probintzia Auzitegia.

3.–Fiskaltza.

4.–Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua.

5.–Dekanotzak.

6.–Instrukzioko Epaitegiak.

7.–Zigor arloko Epaitegiak.

8.–Espetxe-zaintzako Epaitegia.

9.–Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegia.

10.–Lehen Auzialdiko Epaitegiak.

11.–Merkataritza arloko Epaitegia.

12.–Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak.

13.–Lan arloko Epaitegiak.

14.–Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

15.–Adingabeen Epaitegia.

16.–Bake Epaitegiak.

Laugarrena.–Hautapen prozesu osoan lortutako hurrenkeraren arabera eginen da destinoen adjudikazioa, honela:

a) Hasteko, barne igoerako txandako izangaiei adjudikatuko zaizkie destinoak, uztailaren 27ko 178/2018 Ebazpenarekin bat (abuztuaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala); ebazpen horren bidez, txanda horretako izangai onartuei eskainitako lanpostuen zerrenda argitaratu zen, Justizia Administrazioan sartzeari, bertako lanpostuak betetzeari eta bertako funtzionarioen lanbide-igoerari buruzko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

b) Izangai horiei destinoa adjudikatu eta haien izendapena eta destinoaren adjudikazioa Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, barne igoerako txandako izangaiek okupatu ez dituzten lanpostuak (jatorrizko kidegoan segitzea hautatu baitute) txanda irekikoei gehituko zaizkie, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28.3 eta 29.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

c) Txanda irekiko izangaiei destinoa adjudikatuko zaie.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, izangaiek ezin izanen dute beren eskaera aldatu edo baliogabetu.

Seigarrena.–Lanpostuen eskaerarik egin ezean edo eskatutako lanpostu bat ere egokitu ezean, adjudikatu gabe dauden lanpostuetako bat emanen zaie, eta nahitaez onartu beharko dute.

Zazpigarrena.–Destinoak nahitaez adjudikatuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko hautaprobetan lortutako puntuazio hurrenkeraren arabera.

Zortzigarrena.–Esleitutako destinoak behin betikoak izanen dira, lehiaketa bidez lortutakoen balio berekoak, ondorio guztietarako. Lehiaketan ezin izanen dute parte hartu behin betiko destinoa adjudikatzen dien ebazpenaren datatik bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2018ko urriaren 4an.–Justiziako zuzendari nagusia, María Lourdes Aldave Villanueva.

I. ERANSKINA

Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa, txanda irekia

ORGANOA

HERRIA

PROBINTZIA

EGINKIZUNA

POSTU KOP.

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

AGOITZ

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3

DEKANOTZA - LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auz. eta Instrukzioko 1. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

LIZARRA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

LIZARRA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

4

MERKATARITZA ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

ZIGOR ARLOKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3

ZIGOR ARLOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

4

ZIGOR ARLOKO 3. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

ZIGOR ARLOKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

ZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

4

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA (ERREGISTRO ZIBILA)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

8

LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA (FAMILIA)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

DEKANOTZA - LAGUNTZA ZERBITZUA (Dekanotzari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Zigor arloko 2. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Zigor arloko 4. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Lan arloko 1. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Lan arloko 4. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Auzitegi Medikuntzako Institutu Nazionaleko Auzitegiko Patologiako Zerbitzuari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

JUS. AUZ. NAG.- LAGUNTZA ZERBITZUA (Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

DEKANOTZA-LAGUNTZA ZERBITZUA

TAFALLA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

TAFALLA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

TAFALLA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

DEKANOTZA - LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auz. eta Instrukzioko 2. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

DEKANOTZA - LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auz. eta Instrukzioko 3. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

1

II. ERANSKINA

Destino eskaera, Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaprobak txanda irekian gainditu dituzten izangaientzat, azaroaren 24ko JUS/1166/2017 Aginduaren bidez onetsitako deialdiari jarraikiz (2017ko azaroaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Txanda irekia. (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812232