2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko ekitaldiko 2/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten zuen erabakia 2018ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia:
9200 62500.–Inbertsioa, altzariak: 900,00 euro.
9200 62600.–Inbertsioa, informatikako ekipoak: 3.100,00 euro.
9200 64100.–Inbertsioa, aplikazio informatikoak: 500,00 euro.
Honela finantzatuta:
87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.500,00 euro.
Cascanten, 2018ko irailaren 24an.–Mankomunitateko burua, Carlos Méndez Cano.
Iragarkiaren kodea: L1811787