2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
8-9/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Valtierrako Udalak, 2018ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko Udalaren aurrekontu orokorrean 8/2018 eta 9/2018 aldaketak egiteko espedienteak, kreditu bereziei buruzkoak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, espediente hau tramitatu eta onetsi behar da aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, hara igortzen baitu martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluak, espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.
Valtierran, 2018ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.
Iragarkiaren kodea: L1811814