2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Egiturazko aldaketa, 1. poligonoko 108. lurzatian. Hasierako onespena
Urdazubiko Udalak, 2018ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Urdazubiko Udal Planaren egiturazko aldaketa 1. poligonoko 108. lurzatian, Eliz Aldea SL-k sustatua.
Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Urdazubin, 2018ko urriaren 1ean.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L1811961