2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Okupatu aurreko aktak egiteko deialdia
Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 20an hartutako erabakia ikusirik, zeinaren bidez interes orokorrekoa deklaratu baitzen “A-68aren parean, eskuineko aldetik, doan landabidea –87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean– egokitzeko eta lotuneetarako proiektua” (2017ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 6koa).
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 508/2018 Ebazpena ikusirik, zeinaren bidez aipatu proiektua (I. fasea) onetsi, eta hark ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri baitzen (2018ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa). Ez zuen inork alegaziorik aurkeztu.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 847/2018 Ebazpena ikusirik, zeinaren bidez jendaurreko fasea ebatzi, eta desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi baitzuen (2018ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 7koa).
Ikusirik desjabetzea presakoa deklaratu dela Nafarroako Gobernuaren 2018ko uztailaren 25eko erabakiaren bidez (2018ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 10ekoa).
XEDATZEN DUT:
Lehena.–Dei egitea espedienteak ukitutako lurzatien jabeei eta beste eskubide batzuen titularrei, zerrendan ageri direnei, okupatu aurreko aktak egiteko; bertan zehaztuko zaie desjabetu beharreko ondasun edo eskubidea, ezarritako legezko bideei jarraikiz. Akta horiek eginen dira Hirigintzako bulegoetan (Herriko Etxeko 4. solairua, Plaza Zaharra 1, Tutera), 2018ko urriaren 24an, aipatzen diren orduetan:
POLIGONOA | LURZATIA | FINKA | DESJABETU BEHARREKO AZALERA | JABEAK/BESTE INTERESDUNAK | PARTAIDETZA | EGUNA | ORDUA |
37 | 416 | 27222 | 912,00 m² | –Carlos Simón Fernández –M.ª Paloma Simón Fernández –Miguel Ángel Simón Fernández –M.ª Paloma Fernández de Sousa-Faro | 1/3 1/3 1/3 Gozamenduna | 24 | 9:30 |
37 | 417 | 8656 | 802,00 m² | –Fernando Yanguas Zardoya –Ascensión Echeverría Magaña | %100 | 24 | 10:00 |
37 | 418 | 8656 | 156,00 m² | –Fernando Yanguas Zardoya –Ascensión Echeverría Magaña | %100 | 24 | 10:00 |
37 | 419 | 18253 | 711,00 m² | –Luis Javier Yanguas Echeverría | %100 | 24 | 10:45 |
37 | 435 | 18271 | 23,00 m² | –M.ª Inmaculada Marín Jarauta –Sofía Marín Jarauta –Julián Marín Jarauta –M.ª Soledad Marín Jarauta | %25 %25 %25 %25 | 24 | 11:00 |
Bigarrena.–Deitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko delegatutako edo baimendutako ordezkari bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
Laugarrena.–Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
Tuteran, 2018ko urriaren 1ean.–Alorreko zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.
Iragarkiaren kodea: L1811962