195. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

13-14/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2018ko irailaren 26an eginiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 13/2018 (kreditu-gehigarria) eta 14/2018 (kreditu berezia) aldaketak Ribaforadako Udaleko aurrekontuan, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarraren barnean. Bi aldaketak diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatuko dira.

Jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Ribaforadan, 2018ko irailaren 27an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1811888