195. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2018 aurrekontu-aldaketa.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Lekunberrin, 2018ko irailaren 28an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1811794