195. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Castejongo Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2018ra luzatutako aurrekontuan 7. aldaketa (goranzko doikuntza) hasiera batean onetsi eta haren erabakia 2018ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gastuen kapituluak, kreditua goititzen dutenak:

VI. kapitulua: 67.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 67.000,00 euro.

Diru-sarreren kapituluak, goititzen direnak:

VIII. kapitulua.–Diruzaintzako gerakin likidoa: 67.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2018ko irailaren 26an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1811815