2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: José Antonio Pérez Ochoa. Jarduera: oilaskoak gizentzea. Tokia: Caparrosoko (Nafarroa) 8. poligonoko 1112. lurzatia. 4.C eranskina.
Caparroson, 2018ko irailaren 26an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1811855