195. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2018ko irailaren 19ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berako Udalaren Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada lehen aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Beran, 2018ko irailaren 26an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1811890