195. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetza beste baten esku uztea

Barasoaingo Udaleko (Nafarroa) alkate udalburuak, datak adierazitako egunean, 64/2018 Ebazpena eman du:

Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela irailaren 28tik urriaren 7ra, biak barne.

Kontuan hartuz, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alkateordeei dagokiela alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskudantziak erabiltzeko ezindurik bada.

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eginkizun guztiak Lorenzo Galmacci Udaleko alkateordearen esku uztea irailaren 24tik urriaren 7ra, biak barne.

2. Eskuordetze honen berri ematea Lorenzo Galmacciri, baita Udalbatzari ere, egiten duen lehen osoko bilkuran, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskuordetze honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Barasoainen, 2018ko irailaren 18an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1811629